XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2Ir. Efrain-semeek, gezilari trebeak izan arren, eraso-egunean bizkarra erakutsi zuten.

Jainkoaren ituna gorde ez zuten, Aren legean ibiltzeari uko egin zioten.

Aaztu zituzten Ark egiñak, aieri erakutsi zizkien mirariak.

An egin zituen mirariak gurasoen aurrean, Ejipto-errian, Tani-zelaiean.

Itxasoa urratu ta igaroerazi zitun, urak orma biurtuz.

Egunez eraman zituen odeipean, gauez su-argipean.

Basamortuan arkaitza zulatuz, edan-ura eman zien olatuz.

Arkaitzetik atera zituen errekak, ibaika joanerazi urak.

1Ir. Alare obenean zuten jarraitu, txit Goikoaren aurka ziren basamortuan altxatu.

Jainkoa beren biotzetan zirikatu, irrikatzen zeuzkan janaria eskatu.

Au esan zuten Jainkoaren aurka mintzatuz: Ote dezake Jainkoak basamortuan maia gertutu?.

Aitza jo zueneko ura jauzi zen, errekak jario ziren; (...).